XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZKOITI Atsegingarria oso juan dan igandea Azkoiti'ko errian.

Arratsaldeko lau ta erdietatik seita erdiak arte mutikoen sariketa ikastoletan zazpiretan Karmeleko Amaren bederatziurrena; zortziretan, Alberdi'tar J., Mireni laguntzeko, eusko-antzerki jaia.

¿Zortziretan esan det? Zortziterdietan ere toki billa zan notintza, ¡ura sartu naia! ¡ura tokirik eza! batzokiko eta inguruko etxetako aulki guztiak an ziran, bertakoak asko izanarren.

Zergatia ere bazan.

Ikusten zeuden antzezlariak, zaletasun aundia zuala notiñak jai ori ikusteko bazekiten era guztietakuak izango zituztela epaikari eta nola antolatua zan jai ori beren lagun maiteari laguntzeko, arreta aundia jarria zuten; jakiñian giñan, ondo tajutua, ondo eratua zutela, bañan oso txiki, oso motz geldituak gera; ikusiak ditugu askotan gure antzezlariak beren eginbearra ondo betetzen, bañan igandean beren egokitasunari gaiñ eragin diote.

Ez da errez izango Aitona eta Billoba egokiago ateratzen; ezin liteke iñor nabarmendu danak bakoitza berian txit ondo, maixu zar batzuek bezela; (...)? bat azaldu zan, lenengo aldiz eta biar aundia izan-arren txit egoki egon zana, Pantxike; gure antzezkiari goralpen aundiak emateko inguratu deguna neskatxa gazte ori, ¡jarraitu bildur gabe Maitxo!.

Bigarren azaldu ziguten Morroi jatorre; lendabizikoa mamitsua eta erakusgaiduna bazan, Morroi jatorrak lez eragin zigun parrez; geldi aldietan mutiko talde batek, Karmentxok, Eginok eta Cuendek abestu zituzten euskerazko abesti goxo eta xamurra eta amaitu zan jai eder au txalo ugariakin.

¿Noiz izango ote degu berriz? GOITARRA.